martes, 18 de enero de 2011

Vendetta taldeak udaberrian kaleratuko du lan berria

Ska-rock estiloarekin jarraituko du Iruñeko taldeak, eta Baga-Biga Musika Ideiak zigilupean argitaratuko dute lana.

Vendetta

Vendetta taldeak, Errekaldeko Gazte Egunan kaña emoten egon dira aurten eta udaberri honetan bere bigarren lana aurkeztuko dute. 2009an atera zuten lehenengo diskoa ska-rock estiloa jorratuz. Arrakasta handia lortu zuen taldeak, eta oraingoan ere estilo horrekin jarraituko dute. Baga-Biga Musika Ideiak zigilupean argitaratuko dute lan berria.
Lortu zuten arrakastarekin, 50 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte. Hala ere, gogo handiz datoz orain bigarren lanarekin. Izan ere, Hatortxu Rock jaialdian izango dira, eta disko berria kaleratu ondoren kontzertu faltarik ez dute izango.

No hay comentarios:

Publicar un comentario